lunes, 17 de febrero de 2014

Orkestra motak

Musika-tresnen, estiloaren eta kopuruen arabera orkestra edo musika-talde desberdinak bereizten dira.

Orkestra sinfonikoa, ehun musikari inguru izan ohi ditu lau ataletan banatuta: haria, haizea,perkusioa eta nohizbenka elektrofonoak.Zuzendariak orkestrako koordinatzailea da .



Ganbara orkestra, orkestra sinfonikoaren atal berberak ditu, baina askoz ere txikiagoa da kopurua.



Jazz orkestra,talde honetan pianoa edo teklatua, haize-zurezko eta metalezko musika-tresnak, perkusioa eta abeslariak parte hartzen dute.
Jazzaren ezaugarriak oso bereziak dira, batez ere erritmo sinkopatuagatik eta bat-batekotasunagatik.




Orkestra modernoak:rock, sanba,pop, bossa nova, etab estiloak adierazteko erabiltzen direnak.
Hauetan, abeslariak, musika tresna elektrofonoak eta perkusiozkoak erabiltzen dira batez ere.


Bandak perkusiozko, haize-zurezko eta metalezko musika-tresnekin osatuta daude.Orkestra sinfonikoa bezala zuzendari bat behar dute.



Errondailak musika folklorikoetan funtzezkoak dira. Musika-tresna herrikoiak erabiltzen dituzte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario